Nokia 7510 Supernova - Aplikazio bat deskargatu

background image

Aplikazioak

© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

48

background image

Zerbitzuen eskuragarritasunari eta prezioei buruzko informazioa izateko, jarri

harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin.

16. Web

Telefonoko arkatzailearekin Interneteko zerbitzuetara sar zaitezke. Interneteko orrien

itxura pantailaren arabera desberdina izan daiteke. Agian ezingo dituzu Interneteko

orrien xehetasun guztiak ikusi.

Garrantzitsua: Fidagarriak diren eta segurtasun eta babes egokia ematen duten

zerbitzuak bakarrik erabili software kaltegarrien aurka.
Zerbitzu hauen eskuragarritasuna, tarifak eta argibideak ezagutzeko, jo zerbitzu-

hornitzailera.
Arakatzeko beharrezko ezarpenak zerbitzu-hornitzailearen konfigurazio-mezu batean

jaso ditzakezu.
Zerbitzua konfiguratzeko, aukeratu Menua > Web orria > Web ezarpenak >

Konfig.-ezarpenak, konfigurazio bat eta kontu bat.

Zerbitzu batera konektatzea

Zerbitzura konektatzeko, hautatu Menua > Web orria > Hasiera orria; bestela,

egonean moduan, sakatu eta eutsi sakatuta 0.
Gogokoenen bat aukeratzeko, hautatu Menua > Web orria > Laster markak.
Azken URLa hautatzeko, hautatu Menua > Web orria > Azken web helb..
Zerbitzu baten helbidea idazteko, hautatu Menua > Web orria > Helbidera joan.

Idatzi helbidea, eta hautatu OK.
Zerbitzura konektatu ondoren, orrietan nabigatzen has zaitezke. Telefonoaren teklen

funtzioak alda daitezke zerbitzu batetik bestera. Jarraitu telefonoko pantailaren

jarraibideei. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.

Kargatu sarean

Ireki zure partekatze zerbitzuaren web orria kargatutako irudiak eta bideoak ikusteko

edo ezarpenak aldatzeko (sareok zerbitzua).

Ireki sareko partekatze zerbitzu bat

1. Aukeratu Menua > Web > Webera kargak eta sareko partekatze zerbitzu bat.
2. Aukeratu zerbitzuak eskainitako esteka bat

Gehitu beste partekatze zerbitzu bat

Aukeratu Menua > Web > Webera kargak > Zerb. berria gehi. eta jarraitu

pantailako argibideak.