Nokia 7510 Supernova - Bateria eta kargagailuaren informazioa

background image

Bateria eta kargagailuaren informazioa

Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono honekin erabili beharreko

bateria honakoa da: BL-5BT. Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin

erabili behar da: AC-3. Bateria behin eta berriro kargatu edo deskargatu daiteke, baina

azkenerako agortu egiten da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi baino nabarmen

laburragoak badira, bateria aldatu egin beharra dago. Nokiak homologatutako bateriak

eta bateria kargatzeko Nokiak zure telefonorako diseinaturiko kargatzaile

homologatuak soilik erabili. Onartu gabeko kargagailu edo bateria bat erabiltzeak sute,

leherketa, edo bestelako arriskuren bat suposa lezake.
Kargatzailearen modelo zenbakia ezberdina izan daiteke entxufe motaren arabera.

Entxufe ezberdinak ondorengoen bidez identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U, A, C edo UB.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan erabili ez baldin bada,

beharbada kargatzailea konektatu, deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko

da bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,

kargatzailearen ikurra pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu

batzuk igaro litezke.
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargatzailea deskonektatu.
Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta telefonotik deskonektatu. Ez utzi

guztiz kargatutako bateriarik kargatzaileari konektatuta, gehiegi kargatzeak

bateriaren iraupena labur bait dezake. Guztiz kargatutako bateria erabili gabe utziz

gero, pixkanaka deskargatu egingo da.
Bateria 15º eta 25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso altu edo baxuek

bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza

duen telefonoak denboraldi batean ez funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko

gutxitzen da zero azpiko tenperaturetan.
Ez zirkuitu-laburrik eragin bateriari. Nahi gabe zirkuitu-laburra sor daiteke, metalezko

objekturen batek (txanpon bat, klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal

positibo (+) eta negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu. (horiek banda metalikoen

antza dute baterian). Sakelean edo poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori

gerta liteke. Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero, bateria edo konektatutako

objektua hondatu egin litezke.

© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

52

background image

Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Hondatuta egon arren, lehertu egin

daitezke. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela,

birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.
Telefono edo bateriak ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo

txikitu. Bateriak isuririk izanez gero, likidoa begietatik eta azaletik urrun mantendu.

Likidoa begietan sartu edo azalera eroriz gero, berehala urarekin garbitu edo

medikuarengana joan.
Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu

bateria ur edo beste likidoren batean murgildu edo busti.
Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat eragin lezake.

Telefonoa edo bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta kaltetu egin dela

irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera erabiltzen jarraitu

aurretik.
Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Ez erabili hondatuta dagoen kargatzaile

edo bateriarik. Zure bateria umeen eskuetatik urrun gorde.