
Deien erregistroa
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
29

Oharra: Zerbitzu-hornitzaileak igortzen dizun dei eta zerbitzuen faktura aldatu
egin daiteke, sarearen ezaugarrien, fakturen biribilketen, zergen eta abarren arabera.
8. Kokaleku erregistroa
Sareak kokapen eskaera bat bidal diezazuke (sareko zerbitzua). Harpidetzeko eta
kokapen informazioa ematea edo ez ematea adosteko, jarri harremanetan zure zerbitzu
hornitzailearekin.
Kokapen eskaera onartzeko edo eskaerari uko egiteko, hautatu Onartu edo Ezetsi.
Eskaeraz konturatzen ez bazara, telefonoak automatikoki onartu edo ukatu egingo du,
zerbitzu hornitzailearekin adostutakoaren arabera.
Azkeneko 10 pribatutasun jakinarazpenei eta eskaerei buruzko informazioa ikusteko,
hautatu Menua > Erregistroa > Kokapena > Kokapen-loga.
9. Konektibitatea
Zure telefonoak beste telefonoekin konektatzeko eta datuak bidaltzeko eta jasotzeko
hainbat funtzio ditu.
Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiarekin telefonoa 10 metroko (32 oineko) erradioan dauden
gailuetara konekta dezakezu irrati-uhinak erabiliz.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.1 + EDR, eta ondorengo profil
hauek onartzen ditu: SIM sarbidea, Object Push, fitxategi transferentzia, deien sareak,
entzungailua, eskulibrea, sarbide orokorra, serie ataka, objektu truke orokorra, audio
banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo kontrola eta audio/bideo banaketa .
Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko,
modelo honetarako Nokia konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili behar
dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin
bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,
bateriaren iraupena murrizten dute.
Bluetooth konexio bat ezarri
Aukeratu Menua > Ezarpenak > Konektibitatea > Bluetootha eta jarraitu
ondorengo pausoak:
1. Aukeratu Nire telefonoaren iz. eta idatzi zure telefonoarentzako izen bat.
2. Bluetootha aktibatzeko, aukeratu Bluetooth > Piztuta. ikurrak Bluetootha
aktibatuta dagoela adierazten du.
3. Telefonoa audio osagarri batera konektatzeko, aukeratu Konekt. audio-osag. eta
konektatu nahi duzun osagarria.