Ahots bidezko markatzea
Deitu kontaktuei haien izena esanda.
Ahots-komandoak hizkuntzaren araberakoak direnez, ahots bidezko markatzea erabili
aurretik, aukeratu Menua > Ezarpenak > Telefonoa > Hizkuntza ezarpenak >
Tel.aren hizkuntza eta zure hizkuntza.
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan daiteke ingurune zaratatsu
batean edo larrialdi batean; beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen ahotsez
markatutako deietan fidatzea.
1. Egonean moduan eduki sakatuta eskuineko aukeraketa tekla. Tonu labur bat
entzungo da eta Hitz egin tonuaren ondoren agertuko da.
2. Esan deitu nahi diozun kontaktuaren izena. Ahots-azterketak ulertzen bazaitu,
izenen zerrenda bat agertzen da. Telefonoak zerrendako lehen izena
erreproduzitzen du. Komando zuzena ez bada, joan zerrendako beste sarrera batera.