Jatorrizko ezarpenak berreskuratzeko
Telefonoaren atorrizko ezarpenak berreskuratzeko, hautatu Menua > Ezarpenak >
Berr. fabr. ezarp. eta aukera hauetariko bat:
● Berrez. ezarp. soilik — Datu pertsonalak ezabatu gabe lehentasun ezarpen guztiak
berrezartzeko
● Guztiak berrezarri — Datu pertsonal guztiak ezabatuz lehentasun ezarpen guztiak
berrezartzeko. Datu pertsonalak hurrengoak izan daitezke: kontaktuak, mezuak,
media artxibategiak eta aktibazio kodeak.
11. Operadore menua
Webgune batean zure sare-operadoreak eskeinitako zerbitzuetara sartu. Informazio
gehiago jasotzeko, jo ezazu zure sarearen operadorearengana. Operadoreak menu hau
zerbitzu mezu baten bidez egunera dezake.
12. Galeria
Kudeatu argazkiak, bideoak, musika, gaiak, irudiak, tonuak, grabaketak eta jasotako
fitxategiak. Fitxategi hauek telefonoaren memorian edo memoria txartelean gordetzen
dira eta karpetatan sailka daitezke.
Karpetak eta artxibategiak
Karpeta zerrenda ikusteko, hautatu Menua > Galeria. Karpeta batetan dauden
artxiboen zerrenda ikusteko, karpeta bat hautatu eta Ireki. Fitxategi bat mugitzean
memoria txarteleko karpetak ikusteko, joan memoria txartelera eta sakatu korritze
tekla eskuinera.
Irudiak inprimatu
Zure telefonoak Nokia XpressPrint onartzen du jpeg formatuan dauden irudiak
inprimatzeko.