Segurtasuna
Deiak murrizten dituzten segurtasun-aukerak gaituta egonda ere (deiak blokeatzea,
erabiltzaile talde itxia eta markatze finkoa, adibidez), telefonoan programatutako
larrialdiko zenbaki ofizialera deitzea dago.
Aukeratu Menua > Ezarpenak > Segurtasuna eta ondorengoetako bat:
● PIN kode eskaera edo UPIN kode eskaera — telefonoa pizten den bakoitzean PIN
edo UPIN kodea eskatzeko. SIM batzuk ez dute PIN eskaera desaktibatzen uzten.
● Dei-murrizk. zerb. — hartzaile jakin batzuei deiak egitea edo haien deiak jasotzea
galarazteko (sareko zerbitzua). Debeku pasahitza behar da.
● Markatzea finkatuta — telefono jakin batzuetara deiak egitea galarazteko (SIM
txartelak onartzen badu). Markatze finkatua aktibatuta dagoenean, GPRS konexioak
desgaituta egoten dira testu-mezuak GPRS bidez bidaltzerakoan. Kasu honetan,
mezu zentroaren zenbakia eta hartzailearen telefono zenbakia markatze
finkatuaren zerrendan gehitu behar dira.
● Erabiltz.-talde itxia — egin eta jaso ditzakezun deien telefono zenbakiak zehazteko
(sareko zerbitzua).
● Segurtasun maila — SIM txartel bat sartzen den bakoitzean segurtasun kodea
eskatzeko, aukeratu Telefonoa. SIM txartela aukeratuta duzula, memoriaz aldatzeko
segurtasun kodea eskatzea nahi baduzu, aukeratu Memoria.
● Sarbide kodeak — segurtasun kodea, PIN kodea, UPIN kodea, PIN2 kodea edo
debeku pasahitza aldatzeko.
Ezarpenak
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
37
● PIN2 kode eskaera — PIN2 kodeaz babestutako funtzio bat erabiltzerakoan PIN2
kodea eskatu behar den zehazteko. SIM batzuk ez dute PIN eskaera desaktibatzen
uzten.
● Kodea erabiltzen — PIN kode mota zehazteko
● Autorit.-ziurtagiriak edo Erabiltz.-ziurtagiriak — telefonoan deskargatutako
autoritate eta erabiltzaileen ziurtagiriak ikusteko.
Ikus "Nabigatzailearen
segurtasuna"50.
● Segurt.-modul. ezarp. — Segurt.-modul. xehet. ikusteko, aktibatu Modulu PIN
eskaera eta aldatu modulu PINa eta saio hasiera PINa.
Ikus "Sarbide kodeak"9.