Memoria txartela
Erabili memoria txartel bat zure multimedia artxibategiak gordetzeko, adibidez bideo
klipak, abestiak, soinu artxibategiak, irudiak eta mezu datuak.
Galeria gordetako hainbat karpeta, telefonoak erabilitako edukiarekin (adibidez,
Gaiak) memoria txartelean gorde daiteke.
Memoria txartela formateatzea
Hornitutako hainbat txartel aurrefomateatuta daude; beste batzuk formateatu behar
dira. Memoria txartel bat fomateatzean, txarteleko datu guztiak betirako galtzen dira.
1. Memoria txartel bat formateatzeko, hautatu Menua > Galeria edo Aplikazioak,
memoria txartelaren karpeta , eta Aukera > Formateatu mem.-txartela >
Bai.
2. Formateatzea amaitzerakoan, idatzi izen bat memoria txartelarentzat.
Memoria txartela blokeatzea
Pasahitz bat ezartzeko (gehienez 8 karaktere) zure memoria txartela baimenik gabeko
erabilpenen kontra babesteko, hautatu memoria txartelaren karpeta eta Aukera >
Ezarri pasahitza.
Pasahitza zure telefonoan gordetzen da, eta ez duzu berriro sartu behar telefono berean
memoria txartela erabiltzeko. Memoria txartela beste gailu batean erabili nahi baduzu,
pasahitza eskatuko zaizu.
Pasahitza ezabatzeko, hautatu Aukera > Ezabatu pasahitza.
Galeria
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
39
Memoria kontsumoa behatu
Datu talde ezberdinetako memoria kontsumoa eta memoria txartelean software berria
instalatzeko gelditzen den lekua behatzeko, hautatu memoria txartela eta Aukera >
Xehetasunak.
13. Media
Kamera eta bideoa
Kamera inkorporatuaren bidez, argazkiak atera eta bideo klipak graba ditzakezu.
Atera argazkiak
Argazki funtzioa erabiltzeko, aukeratu Menua > Media > Kamera edo, bideo funtzioa
aktibatuta badago, sakatu nabigazio tekla eskuinera edo ezkerrera.
Kamera moduan zooma erabiltzeko, sakatu nabigazio tekla gora edo behera edo erabili
bolumen teklak.
Argazki bat ateratzeko, aukeratu Kaptura. Telefonoak argazkiak telefonoaren
memorian gordetzen ditu edo memoria txartelean, eskuragarri bada.
Segurtasun distantzia bat manten ezazu flasha erabiltzerakoan. Ez erabili flasha
pertsona edo animaliengandik hurbil. Ez estali flasha argazkia ateratzen ari zaren
bitartean.
Argazki guztiak flasharekin ateratzeko, aukeratu Aukera > Flasha > Aktibatu
flasha edo argi baldintza eskasetan flasha automatikoki aktibatzeko, aukeratu
Automatikoa.
Argazkia atera ondoren pantailan ikusteko, aukeratu Aukera > Ezarpenak > Irud.
aurreikus. denb. eta bistaratzearen iraupena. Argazkia ikusten ari zarela beste argazki
bat ateratzeko, aukeratu Atzera. Ateratako argazkia beste gailu batera edo zerbitzu
eskuragarri batera bidaltzeko, aukeratu Aukera > Bidali eta aukeretako bat.
Zure gailuak gehienez 1600x1200 pixel dituzten irudiak atzematen ditu.
Grabatu bideoak
Bideo funtzioa aktibatzeko, aukeratu Menua > Media > Bideoa edo, kamera
aktibatuta badago, sakatu nabigazio tekla eskuinera.
Bideoa grabatzen hasteko, aukeratu Grabatu; grabaketa eteteko, aukeratu Etena;
grabaketa berrekiteko, aukeratu Jarraitu; grabaketa gelditzeko, aukeratu Gelditu.
Telefonoak bideoentzako 176x144 pixel onartzen ditu eta bideoak telefonoaren
memorian edo memoria txartelean gordetzen ditu, eskuragarri bada.
Kamera eta bideo aukerak
Filtro bat erabiltzeko, hautatu Aukera > Efektuak.
Kamera argi baldintzei egokitzeko, hautatu Aukera > Zurien balantzea.