Sarbide kodeak
Telefonoaren sarbide kode eta segurtasun ezarpenak zehazteko, aukeratu Menua >
Ezarpenak > Segurtasuna > Sarbide kodeak.
● PIN (UPIN) kodea, SIM (USIM) txartelarekin eskuratzen dena, txartela baimenik gabe
erabiltzea ekiditeko da.
● PIN2 (UPIN2) kodea, SIM (USIM) txartel batzuekin eskuratzen dena, zerbitzu jakin
batzuetara sartzeko erabiltzen da.
● PUK (UPUK) eta PUK2 (UPK2) kodeak SIM (USIM) txartelarekin eskura daitezke. PIN
kodea hiru aldiz jarraian oker idatziz gero, PUK kodea eskatzen da. PUK kodea SIM
txartelarekin jaso ez baduzu, jo zerbitzu-hornitzailera.
● Segurtasun kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen lagunduko dizu.
Kodea sor eta alda dezakezu eta telefonoa kodea eskatzeko ezar dezakezu. Kode
berria ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik urrun gorde. Kodea ahazten
baduzu eta telefonoa blokeatuta badago, baliteke telefonoak ordaindu beharreko
zerbitzuak behar izatea. Informazio gehiagorako, jo Nokiaren laguntza gune batera
edo zerbitzu-hornitzailera.
● Debeku pasahitza beharrezkoa da telefonoan deien debekuak erabiltzeko (sareko
zerbitzua).
● Arakatzailearen segurtasun ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, aukeratu Menua >
Ezarpenak > Segurtasuna > Segurt.-modul. ezarp..