Nokia 7510 Supernova - Zure telefonoa

background image

Zure telefonoa

Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa GSM 850, 900, 1800 eta 1900

MHz sareak erabiltzeko homologatuta dago. Sareei buruzko informazio gehiago

jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoko aukerak erabiltzeko garaian, lege guztiak bete eta tokian tokiko ohiturak

eta besteen pribatutasun eta legezko eskubideak errespetatu behar dira, copyright

eskubideak barne.
Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu,

igorri edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.
Zure telefonoak bitartekarien webguneetarako lotura eta laster-markak izan ditzake

instalatuta. Zure telefonoaren bitartez beste bitartekarien webguneetara sartzeko

aukera izan dezakezu. Bitartekarien webguneak ez daude Nokiarekin afiliatuta eta

Nokiak ez du hauen inolako ardurarik bere gain hartzen. Webgune hauetara sartzea

erabakiz gero, eduki edo segurtasun neurriak hartzea gomendatzen da.

Abisua: Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak piztuta egon

behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko gailuen erabilerak interferentziarik edo

arriskurik sor badezake.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egin edo

informazio hori idatziz gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida irakurri,

segurtasunari buruzko xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu

bateraezinik.