Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiarekin telefonoa 10 metroko (32 oineko) erradioan dauden
gailuetara konekta dezakezu irrati-uhinak erabiliz.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.1 + EDR, eta ondorengo profil
hauek onartzen ditu: SIM sarbidea, Object Push, fitxategi transferentzia, deien sareak,
entzungailua, eskulibrea, sarbide orokorra, serie ataka, objektu truke orokorra, audio
banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo kontrola eta audio/bideo banaketa .
Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko,
modelo honetarako Nokia konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili behar
dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin
bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,
bateriaren iraupena murrizten dute.
Bluetooth konexio bat ezarri
Aukeratu Menua > Ezarpenak > Konektibitatea > Bluetootha eta jarraitu
ondorengo pausoak:
1. Aukeratu Nire telefonoaren iz. eta idatzi zure telefonoarentzako izen bat.
2. Bluetootha aktibatzeko, aukeratu Bluetooth > Piztuta. ikurrak Bluetootha
aktibatuta dagoela adierazten du.
3. Telefonoa audio osagarri batera konektatzeko, aukeratu Konekt. audio-osag. eta
konektatu nahi duzun osagarria.
Kokaleku erregistroa
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
30
4. Telefonoa bere irismenean dagoen Bluetooth gailu batekin konektatzeko, aukeratu
Gailu parekatuak > Gailu berria gehitu.
Joan aurkitutako gailu batera eta aukeratu Gehitu.
Idatzi pasakodea (gehienez 16 karaktere) telefonoan eta baimendu konexioa beste
Bluetooth gailuan.
Segurtasunak kezkatzen bazaitu, desaktibatu Bluetooth funtzioa edo zehaztu Nire
telef. ikuspena ezarpena Ezkutatuta gisa. Gailu fidagarrien Bluetooth komunikazioa
soilik onartu.
PC konexioa internetera
Erabili Bluetooth teknologia ordenagailua Internetera konektatzeko PC Suite softwarea
erabili gabe. Telefonoan Interneterako sarbidea onartzen duen zerbitzu-hornitzaile bat
izan behar duzu aktibatuta eta ordenagailuak Bluetooth teknologia onartu behar du.
Telefonoaren sareko sargune zerbitzura (NAP) konektatu eta telefonoa
ordenagailuarekin parekatu ondoren, telefonoak automatikoki Interneteko datu-
pakete konexioa ezartzen du.