SIM txartela eta bateria sartu
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu.
Telefonoa BL-5BT bateriarekin erabiltzeko egina dago. Erabili beti Nokiaren jatorrizko
bateriak.
Ikus "Nokia bateria egiaztatze arautegia"53.
SIM txartela eta bertako kontaktuak erraz kalte daitezke urratze edo okertzeen
ondorioz. Beraz, kontuz aritu txartela erabili, sartu edo ateratzerakoan.
1. Kendu atzeko estalkia eta ondoren kendu bateria (1).
2. Ireki SIM txartelaren zirrikitua (2). Sartu SIM txartela zirrikituan kontaktua behera
begira duela (3). Itxi SIM txartelaren zirrikitua (4).
3. Begiratu bateriaren kontaktuak (5) eta sartu bateria (6). Jarri atzeko estalkia.
Lehen urratsak
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
13