SIM txartelarik gabeko funtzioak
Baliteke zure telefonoaren hainbat funtzio SIM txartel bat sartu gabe erabili ahal izatea,
adibidez, Antolatzailearen funtzioak eta jokoak. Hainbat funtzio argirik gabe agertzen
dira menuetan eta ezin dira erabili.
3. Deitzeak
Dei bat egitea
Dei bat egiteko hainbat era dago:
● Telefono zenbakia idatzi, area kodea barne, eta deitze tekla sakatu.
Nazioarteko deiak egiteko, sakatu * tekla bi aldiz, nazioarteko aurrezenbakirako (+
karaktereak nazioarteko sarrera kodea ordezten du); idatzi herrialdearen kodea,
area kodea (hala behar izanez gero, aurreko zerorik gabe) eta telefono zenbakia.
● Markatutako zenbakien zerrendan sartzeko, sakatu deitze tekla behin. Zenbaki edo
izen bat hautatu eta deitze tekla sakatu.
● Kontaktuetan gordetako izen edo telefono zenbaki bat bilatu.
Ikus "Kudeatu
kontaktuak"28.
Dei baten bolumen maila doitzeko, sakatu bolumen tekla gorantz edo beherantz
Hartu eta amaitu deiak
Deia hartzeko, ireki tapa labainkorra eta sakatu deitzeko tekla. Deia amaitzeko, sakatu
amaitzeko tekla edo itxi tapa labainkorra.
Jasotako deia baztertzeko, sakatu amaitzeko tekla. Tonua isilarazteko, aukeratu
Isilik.