Estereo zabalketa
Estereo zabalketak estereo soinu efektu zabalagoa eratzen du estereo aurikularrak
erabiltzerakoan.
Aktibatzeko, hautatu Menua > Media > Estereo-zabalk..
14. Antolatzailea
Iratzargailua
Alarma bat ezartzeko nahi duzun orduan.
Alarma ezartzea
1. Hautatu Menua > Antolatzailea > Alarma.
2. Alarma ezarri, eta sartu alarmaren ordua.
3. Alarma bat hautatutako asteko egunetan ezartzeko, hautatu Errepikatu: >
Piztuta eta egunak.
4. Alarma tonua hautatu. Irratia alarma tonu gisa ezartzen baduzu, konektatu
aurikularrak telefonora.
5. Lo-kuluxkarako denbora ezarri, eta hautatu Gorde.
Alarma gelditu
Igortzen den alarma gelditzeko, hautatu Gelditu. Telefonoa minutu batez alarma jotzen
jarraitzen uzten baduzu, edo Errepika. hautatzen baduzu, alarma gelditu egiten da, lo-
kuluxkarako hautatutako denboraz. Hori igaro eta gero, berriro hasten da.
Egutegia
Hautatu Menua > Antolatzailea > Egutegia.
Gaurko eguna inguratuta agertzen da. Egunerako oharrik badago, eguna letra lodiz
dago. Eguneko notak ikusteko, hautatu Ikusi. Aste bat ikusteko, hautatu Aukera >