Mezuen ezarpenak
Hautatu Menua > Mezularitza > Mezu-ezarpenak eta aukera hauetako bat:
● Ezarpen orokorrak — zure telefonotik bidalitako mezuak gordetzeko, mezu
zaharrak gainidatzi ahal izateko memoria betetzen denean, eta mezuei lotutako
bestelako lehentasunak ezartzeko
● Testu mezuak — bidalagiriak eratzeko, SMS eta SMS e-mail mezu zentroak
ezartzeko, karaktere mota hautatzeko eta mezuei lotutako bestelako lehentasunak
ezartzeko
● Multim. mezuak — bidalagiriak eratzeko, multimedia mezuen itxura ezartzeko,
multimedia mezuak eta iragarkiak jasotzeko eta mezuei lotutako bestelako
lehentasunak ezartzeko
Mezuak
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
27
● E-mail mezuak — e-mailak jaso ahal izateko, e-mailen irudien tamaina ezartzeko
eta mezuei lotutako bestelako lehentasunak ezartzeko
● Zerbitzu mezuak — zerbitzu mezuak aktibatzeko eta hauei buruzko lehentasunak
ezartzeko
6. Kontaktuak
Izenak eta telefono zenbakiak kontaktu bezala gorde ditzakezu telefonoaren memorian
eta SIM txartelean eta gero haiek bilatu eta eskuratu deiak egiteko edo mezuak
bidaltzeko.
Kudeatu kontaktuak
Aukeratu kontaktuak gordetzeko memoria
Telefonoaren memorian kontaktuen xehetasunak gorde daitezke, hala nola, telefono
zenbaki bat baino gehiago eta testu elementuak. Kontaktu batzuetan irudia, tonua edo
bideo bat ere gorde ditzakezu.
SIM txartelean kontaktu bakoitzaren izena eta telefono zenbaki bakarra gorde
ditzakezu. SIM txartelean gordetako kontaktuek adierazlea dute.
Aukeratu Menua > Kontaktuak > Ezarpenak > Memoria erabiltzen. Telefonoa
eta SIM aukeratuz gero, kontaktuak telefonoaren memorian gordeko dira.
Gorde izenak eta zenbakiak
Izena eta telefono zenbakia gordetzeko, aukeratu Menua > Kontaktuak > Gehitu
berria > Kontak. berr. gehi..
Gordetzen duzun lehen zenbakia automatikoki lehenesten da eta karratu batez
inguratuta agertzen da (adibidez, ). Kontaktuetako izen bat aukeratzen duzunean
(adibidez, deitzeko), zenbaki lehenetsia erabiltzen beste bat aukeratu ezean.
Bilatu kontaktuak
Aukeratu Menua > Kontaktuak > Izenak, eta arakatu kontaktuen zerrenda edo
idatzi izenaren lehen hizkiak.
Gehitu eta editatu xehetasunak
Kontaktu baten xehetasunak gehitzeko edo editatzeko, aukeratu kontaktua eta sakatu
Xehet. > Aukera > Gehitu xehetasuna eta aukeretako.
Kopiatu edo mugitu kontaktuak
1. Aukeratu kopiatu edo mugitu nahi duzun kontaktua eta sakatu Aukera >
Markatu.
2. Markatu gainerako kontaktuak eta aukeratu Aukera > Kopia markatuta edo
Mugitu markatua.