Nabigatzailearen segurtasuna
Zenbait zerbitzutarako (esaterako, banka edo erosketa elektronikoak), baliteke
segurtasun funtzioak behar izatea. Konexio horietarako, segurtasun ziurtagiriak behar
dituzu eta, seguru asko, segurtasun modulu bat. Hori zure SIM txartelan egon daiteke
eskuragarri. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Segurtasun moduluaren ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, edo zure telefonora
deskargatutako autoritate ziurtagirien eta erabiltzaile ziurtagirien zerrenda ikusteko,
hautatu Menua > Ezarpenak > Segurtasuna > Segurt.-modul. ezarp., Autorit.-
ziurtagiriak, edo Erabiltz.-ziurtagiriak.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software
instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,
ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori benetan
aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako
babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak edo
fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek
bizi iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"
Web
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
50
oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu
telefonoko data eta ordua zuzenak direla.
17. SIM zerbitzuak
Zure SIM txartelak zerbitzu gehiago eskein ditzake. Zure SIM txartelak onartzen badu
bakarrik erakusten da menu hori. Zerbitzu eskuragarriak nolakoak, menuaren izena eta
edukiak halakoak.
Zure telefonoa eta sarearen arteko konfirmazio mezuak ikusteko SIM zerbitzuak
erabiltzen zaudenean, hautatu Menua > Ezarpenak > Telefonoa > Egiazt. SIM
ekintzak.
Baliteke zerbitzuetara sartzeko mezuak bidali behar izatea edota kobratuko zaizun dei
bat egin behar izatea.